XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrati`ko Jaiak

Euskalerri`ko jairik geienak udan ospatzen dirala esan daiteke.

Erri bakoitzak bere zaindaria dauko ta bera gogoratzeko, bakoitzak, bere jaiak.

Egun oneik batasuna lortzeko izan bear leukee, euskaltasuna aundiagotuteko, baita gure biotzeko garraztasunak urten dagian be.

Arrati`ko erri guztiak be, bakoitzak bere zaindariaren jaiak ospatu dabez.

Jai geinetan izan naz, ez egun guztietan, baiña bai jaietako giroa ezagutzeko aiña.

Ala, onetatik, jai orreitzaz azterketa bat, bear ba`da sakonegia ez, egitea da nire asmoa.

ZEANURI

Ospatzen asi ziran lenengo jaiak, Zeanuri`ko Andra Mari`renak izan ziran.

Gazteen artean giro ederra zan.

Ta, giro orrek olan jarraituko eban, akzidente bategaitik izan ez ba`zan.

Akzidente orrek giroa apurtu eban, eta gazteak aldendu.

Ta, uste dot legezkoa zala, ez da ba egunero tiroa entzuten.

Nere iritziz, bere jaiak ospatzen dabezan erri batek, ez dau merezi olakorik.

Ta, zu, kotxe batetik urtetera ba`zoaz eta tiro bategaz artzen ba`zaitue... zuk esango daustazu zure odol otza zelan gelditzen dan! Noren errua izan da? Erriko arduradunak zer ikusi aundia daukeela deritzot; ori, erri guztiagaz txarto iokatea da, errespeto barik.

Jendeak eta erriak ori baiño geiago merezi dabela uste dot.

Ala ta guzti be, bertsolarien txapelketea, txapelketa ederra izan zan.

Olango txapelketak sarriago izan bear gendukez Arrati`n.

IGORRE

Nire erriak be, bere jaiak ospatu dauz.

Jai oneik, Zeanuri`koak lez, Andra-Mari`renak izan dira.

Egia esateko, ez dot iñoiz ikusi erri tristeagorik, eta giro barik, eta gaztedia zatituta.

Enparantza utsik; txistulariak, euren doiñua aizeari joten.

Non dago Igorre`ko gaztedia? Non egon zan erriko euren jaietan? Igorre`n ez ete dago gaztedirik ala gazte-zaartuak izango ete gara?.

Bear ba`da, ez eban gaztediak larregiko parterik artuko; bear ba`da, arduradunak jaiak antolatzeko, ez eben gaztediagaz artu-emonik izango.

Nire ustez, Igorre`k, musika zaratalari batzuk, tortilla txapelketatxua ta esku-pelota jokoaldi bat baiño geiago merezi dau.

Gero, ez dau merezi boxeoatzaz be berbarik egitea.

Ta an ikusi zana boxeoa ba`zan, edozerreri deitzen iako boxeo.

Txarto bai txarto egon ziran Igorre`ko jaiak.

Nire iritziz, jai batzuk antolatzeko, jende asko arduratu bear da; idea asko artu ta danon artean aztertu, bestela, ez dago zer-egiñik.

Ta, gaur egunean, norberaren etxetxutik ez urtetzea ta an zarratuta egon, norberarentzat be kaltegarria izan bear.

Ikusi neban beste uts bat, au izan zan: antolatzailleen seriotasunaren eza, ta au da alderdirik garrantzitsuena, au txarto ba`dabil, dana joango da ankazgora, ta olan jazo zan.

Igorretarrak, ezin geinke egon konforme gure Jokabideagaz, ta zeozer egiten ez ba`dogu, erri geixo bat izango gara; laiñoetako erri bat, ta Sala de fiestasetako erria.

AREATZA

Urrengo jaiak Villaro`koak izan ziran.

Bartolome deunaren jaiak.

Lenengo esan bear dodana, ez naizela osoan izan jai oneitan, baiña bai egun batzuetan.

Gauzarik garrantzitsuena emen bete zala esan geinke: Giroa ta gaztedia.

Giroa gaztediak lortuta.

Gaztediak, sakon parte artu eban, ta gauza politak egin ziran.

Batez be, umeen margo txapelketea ta euskal jaia.

Euskal jai onetan, Antxon Valverde, Ortzadarrak, Oiartzunak, Patxo, ta Boni izan ziran, eta danak ederto.

Baiña beti dago baten bat besteak baiño obeto izaten dana.

Nire iritziz, Oiartzunak eta Boni txistularia, ospetsuenak izan ziran, ederto egon ziran-eta.

I. IRRINTZI.